2005ean gure lehen proiektua hasi ginen; gaur egun 30 batzoki dira Baibatzokia proiektuaren baitan daudenak. Horiek denak bateratzen ditu modernotasuna, tradizioa eta kalitatea uztartzen dituen egitasmoak.

Baibatzokiaren sorreran dago gure asabengandik jaso genuen sukaldaritzaren tradizioari eusteko borondate irmo bezain argia.

Baibatzokia taldean kontzeptuak bateratzen ditugu, zapore eta kudeaketa irizpideak batzeko topaguneak sortzen ditugu; taldearen arazoak taldeka konpontzen ditugu; produkzio eta pertsonal kosteak hobetzeko lana egiten dugu; kudeaketa zentralizatua egiten dugu, merkatua eta lehiakortasuna eskaintzeko; gure lantaldea prestatzen eta birziklatzen dugu; kalitatearen kontrola eta talde lana ditugu goiburu eta etorkizunerako ezaugarri nagusi.

Ikuskera horrekin eta, sukaldaritza berriaren zale garen aldetik, sukaldean irudimena piztera eta mahaian gozamena sortaraztera eramaten gaituen errezeta garatu dugu.

Gaur egun, Gure Batzokietan tradizioaren zapore eta bizitasuna dastatu eta gozatzeko aukera eskaintzen dugu. Hori bai, sukalde lana benetan estimatzen duen Herriko sukaldaritzari lotuta.

Batzokiaren bihotza eta izpiritua da gure etxeetako sukaldeetan aurki dezakeguna, eta horixe da guk zaindu nahi duguna, gaurko garaietara egokitua,hori bai.

Geurera datorrenak sukaldaritza askotarikoa aurkituko du, dibertigarria, bertoko eta sasoiko produktuekin egina, irudimenez jantzitako proposamena, tradizioa eta abangoardia uztarturik, modernotasuna eta baloreak lotzen dituen zerbitzua .

Horra hor gure Batzokien nortasun ikurra.